Arrano Beltza Quetzalarekin
berbetan dago,
Quetzala goibel: "Garai
latzak dira hauek guretzat,
lurraren arima mundu
osoan gaixorik dela."
Eta Arranoa, saminez
honela gehitu du
esan du:
"Ametsen hondamena
epe laburkeriaren fruitua
ta gero basamortuan
herri bat eraikitzerik ez dago.

Kaoserako bidesaria
ordaintzen daude
urrezko arraultzen
oiloaren hilotsa gurtuaz
gaurko ogiak, biharko gose
dira bihurtuko.
Nire hegaldiaz babestu
ahal izango ote ditut ?
Ahalko ditut ?

Ametsen hondamena
epe laburkeriaren fruitua
ta gero basamortuan
herri bat eraikitzerik ez dago."

Composição: