Neguaren azkenengo ekaitzak
niregana ekarri zintuen.
Euri ta txingorraren artean
elkar maitatzen hasi ginen.

Goiza heldu baino lehen
nirea zinela
amets egin nuen.

Bihotza zuhaitz izango balitz
udan fruitua emango luke.

Ni zure bihotzaren fruitua
itxaroten gelditu nintzen.

Goiza heldu baino lehen...

Udaberria joan zenean,
zure bihotzeko loreak
ustelduta agertu ziren.
"Maitasuna gezurra da"
erakusten dutenei,
zergatik dut nik oraindik
bihotza guztiz hautsita?

Udaberria joan zenean...

Composição: