Behin batean Loiolan
Herrikoiak
Behin batean Loiolan
Erromeria zan
Hantxen ikusi nuen
Neskatxa bat plazan
Txoria baino ere
Arinago dantzan
Huraxe bai polita
Han politik bazan!
Esan nion desio
Senti nuen gisan
Harekin hizketa bat
Nahi nuela izan
Erantzun zidan ezik
Atsegin har nezan
Adituko zidala
Zer nahi nion esan
Arkitu ginanian
Inor gabe jiran
Koloriak gorritu
Arazi zizkidan
Kontatuko dizuet
Guztia segidan
Zer esan nion eta
Nola erantzun zidan
Dama polita zera
Polita guztiz, ai!
Baina halare zaude
Oraindik ezkongai
Ezkon gaitezen biok!
Esan zaidazu bai!
Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Jai jai!



Comentarios
Envía preguntas, explicaciones y curiosidades sobre la letra
Forma parte de esta comunidad
Haz preguntas sobre idiomas, interactúa con más fans de Herrikoiak y explora más allá de las letras.
Conoce a Letras AcademyRevisa nuestra guía de uso para hacer comentarios.
¿Enviar a la central de preguntas?
Tus preguntas podrán ser contestadas por profesores y alumnos de la plataforma.
Comprende mejor con esta clase: