Banaiz Ez Naiz
Zea Mays
Hego haizeak ekarritako euri
Tanta txikiak nire gorputza
Bustitzen dute eta arima
Garbitzen zait, eta galdetzen
Diot nire buruari aurpegitik
Ajusten zaizkidan tantek
Negar malkoen antzera
Isilean esaten didate
Arin ibili behar naizela eta galdetzen
Diot nire buruari momentu garbi
Bakar hau nire barnean gorde
Behar dudala eta ahoa zabalik
Dudala eta euri zatiak barneratu
Zaizkidala eta galdetzen diot nire
Buruari banaiz ala ez naiz?
Nire barnean gordetzen saiatzen naiz
Haizeak eraman ezin ditzazken
Lekura segundu bakar hauek
Nigan betirako mantendu
Nahian eta galdetzen
Diot nire buruari banaiz ala ez naiz?
Comentários
Envie dúvidas, explicações e curiosidades sobre a letra
Faça parte dessa comunidade
Tire dúvidas sobre idiomas, interaja com outros fãs de Zea Mays e vá além da letra da música.
Conheça o Letras AcademyConfira nosso guia de uso para deixar comentários.
Enviar para a central de dúvidas?
Dúvidas enviadas podem receber respostas de professores e alunos da plataforma.
Fixe este conteúdo com a aula: