views 1.151

Lau haizetara

Herrikoiak


Itsasondoko haize gezala.
mariñelen bertsoa,
zoaz urruti aidean;
lau haizetara, (tris)
Donostiatik Iruñera.

Uzta garaiko gari usaia
segarien bertsoa,
zoaz urruti aidean,
lau haizetara, (tris)
Iruñetikan Baionara

Ezpain erien portu galdua,
maitarien bertsoa,
zoaz urruti aidean,
lau haizetara, (tris)
Baionatik Vitoriara.

Muga zaharrak mahastietan,
gaiteroen bertsoa,
zoaz urruti aidean,
lau haizetara, (tris)
Vitoriatik Bilbaora.

Burnizko bihotz arraildua,
gabetuen bertsoa,
zoaz urruti aidean,
lau haizetara, (tris)
Bilbaotik Euskal Herrira.

Submit Translation Add to playlist Size Tab Print Correct