Euri berria bezala, zara zu
uda berriakin jetsia
umetxoaren irria
zara zuta horrela agurtzen zaitut

Nere itxaropen bizia, zara zu
pago sastraiakin ernea
Erbi gaztea bezala, zara zu
ta horrela agurtzen zaitut

Zu zara erreka garbian ura
Zu zara ni estaliko nauan lurra
Zu zara etxe barrenean sua
Zu zara nerea izateko sortua

Nere gauan olerkia ta soinu
amets eroaren jabea
Ifar izarra bidean
zara zu ta horrela agurtzen zaitut

Zu zara erreka garbian ura
Zu zara ni estaliko nauan lurra
Zu zara etxe barrenean sua
Zu zara nerea izateko sortua

Submit Translation Add to playlist Size Tab Print Correct